Mendilibar: Rayok hartzen dituen arriskuei probetxua ateratzen saiatu behar dugu
SD Eibarren entrenatzailea den José Luis Mendilibarren hitzetan, Rayok "hartzen dituen arriskuei probetxua ateratzen saiatu behar dugu", hori izango da igandeko partidua irabazteko gakoa.
Partidu honetarako, Dani Gracía eta Simone Verdi zalantza dira, aurreko igandean Camp Noun min hartu baitzuten, eta ezin izan dute astean zehar normaltasunez entrenatu.
Antonio Luna baja izango da, lesio muskularra gainditu izan arren lehiaketa erritmo faltan dagoena. Adrián González, Iván Ramis eta Jaime ere baja izango dira, beraz, Mendilibarrek 19 jokalari izango ditu eskuragarri. Jokalari nahikorik izango ez balu, CD Vitoria filialeko Iñigo barrenetxea sartuko litzateke deialdian, aste honetan zehar lehen taldearekin entrenatu dena.
"Rayori baloiarekin jokatzea gustatzen zaio, arriskuak hartzen ditu, eta presiotik ateratzen direnetan arazoak sortzen dituzte. Arerioaren zelaian jokatu nahi izaten dute, eta arean baloi asko sartzen dituzte, ez da erraza haien aurka jokatzea. Hartzen dituzten arriskuei probetxua atera beharrean gara. Presioa ongi egiten badugu, sufriarazi ditzakegu". "Talde lotsagabe eta oldarkorra da" Rayo, "kaos antolatua duena".
Atzo Paco Jémez eta Lassen artean izandako gertaeraren harira, "jokalariei atentzioa deitzeko modu bat besterik ez da, tentsioa jaitsi ez dezaten. Egin zuena ongi iruditzen zait.
Keko Gontánen kontratu berritzeari buruz, "asko eta ongi baloratu beharreko gauza da, epe motzera eta luzera pentsatzeko modu bat baita, jokalari interesgarriei eusteko modu bat".