Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: "Celta eroso ez sentitzea garrantzitsua izango da"

Entrenazaile armaginak jokatzeko moduan dituen 21 jokalari eramango ditu

Jose Luis Mendilibarrek bihar Balaidosen jokatuko den neurketaren gakoetako bat "Celta eroso ez sentitzea", izango dela adierazi du.

Entrenatzaile armaginak jokatzeko prest dituen 21 jokalariak deitu ditu partida honetarako, Anaitz Arbillaren eta Kevin Rodrigues baja izango dira. Azken honek ez entrenatu gaurkoan giharretako mina dela eta.

"Ezin diezu jokatzen utzi. Partidara ondo sartzen badira, ondo konbinatzen badute, eta haien atzetik korrika egin beharko dugu. Ezin diegu baloiarekin erosotasun hori hartzen utzi, min egingo digutelako".

Celta Atletico Madrilekiko "erabat ezberdina" dela azpimarratu du, "Eta ezin dugu modu berean jokatu". "Lehiatu eta irabazi ahal izateko dena eman beharko dugu", aitortu du.

Coudeten taldearen inguruan zera esan du: "Abiadura eta presio handiagoarekin jokatzen du orain bolada txarraren ostean". "Betisen aurka oso ondo jokatu zuten lehen minutuetan eta berdinketarekin harira jaitsi egin ziren. Gure sentsazio bera dute orain, irabaz zitzaketen partidak galtzen ari direla".

Mendilibarrek onartu du taldea garaipenak balio duten akatsak egiten ari dela. "Partidak irabazteko gaude hemen eta azkenak galdu egin ditugu. Azkenetan denetan irabazten hasi gara, baina beti buelta eman digute. Azken 3-4 asteetan gauza bera esaten ari naiz, ez dela akatsik egin behar, ez dela oparirik egin behar. Ez dugu gaizki jokatzen, baina beti gertatzen da zerbait. Horregatik zerbait aldatu beharra dago".

"Jokoagatik ez gaude hain gaizki. Partida guztietan izan dugu irabazteko aukera, baina ez dugu irabazten. Egiten ditugun akatsak oso garesti ordaintzen ari gara. Argi dago zeintzuk diren. Kontzentrazio nahikoa izan behar dugu, adibidez, aldaratze baten ondorioz bizkarra ez diezaguten harrapatu. Azken gol gehienak gure erasoko jokaldietatik datoz. Arazoa ezagutzen dugu eta konpontzea espero dut".