Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mauro Dos Santos SD Eibarrekin entrenatzen da iada

Gaur goizean osasun frogak egin eta Agorrosinen lehenengo entrenamendu ostean, prentsaurrean aurkeztua izan da.

 

Alex Aranzabal Lehendakariak Dos Santosi ongietorria eman dio "Denboraldi aurreko zazpigarren sarrera da, erdiko defentsan jolasten du eta eskuina da. Hutsune gehien genuen zona, defentsarena, osatzera dator, presentzia fisikoa dauka, gol batzuk sartzeko ahalmena ere badauka. Poz haundia ematen digu hemen egoteak, Eibarrek nahi zuen profil bat, gehikuntza honekin ikusten duzuenez taldea osatzen doa".

 

Mauro Dos Santosek armagin proiektuan parte hartzeko grina adierazten zuen "iritsi zitzaidan lehenengo eskaintza izan zen eta ez nuen zalantzarik izan. Nere taldekideek hemen ondo egongo nintzela esan zidaten, proiektu serio bat dela eta zaleak asko sentitzen direla".

 

Mendilibarri buruz galdetu zitzaionean Dos Santosek "Intentsitate asko eskatzen duen Mister bat dela komentatu zidaten hori dela eraman behar dugun bidea uste dut eta helburuak lortzeko jarrera".

 

Kirol Zuzendaria, Fran Garagarzak, aurreko denboraldian argentinarrarekiko grina baieztatzen zuen "Mauro aurreko urtean nahi genuen, bilatzen dugun profil lehiakorrera moldatzen den jokalaria da, erasotzailea, baloi geldituan ekarpenarekin, arrisku zonatan urrunketa sendoekin, ezker profilari gerturatzen dena izan gabe, liga espainiarraren ezagutzaile, azken finean, aurreko urtetik desiratutako jokalaria".

 

Zenbat jokalari falta diren fitxatzeko galdetzean Garagarzak "Zaila da zenbat falta zaizkigun esatea, taldea 23 edo 24ra iritsiko da, hortik ibiliko da. Argi duguna taldean oreka bilatu behar dela da" erantzun zuen.