Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Matheus Pereira, armaginen hirugarren fitxaketa

Erdilari brasildarrak 2025era arte sinatu du

SD Eibarrek eta FC Bartzelonak akordioa lortu dute Matheus Pereira eskualdatzeko, eta brasildarra 2025eko ekainera arte jokalari armagina izango da.

Matheus Pereira da Silva (Rio de Janeiro, Brasil, 1998) 24 urteko erdilaria da, eta Barça B, Juventus, Dijon, Parana, Bordeleko Girondins eta Empoli taldeetan aritu da, besteak beste.

Azken denboraldi honetan 36 partida jokatu ditu Bartzelona B-rekin, Lehen RFEF-n, 2.647 minutu jokatuz, eta 5 gol sartuz eta 3 asistentzia emanez. 

Jokalariak mediku-azterketa egin du IMQn, talde armagineko aseguru-etxe mediko ofizialean, eta gaurko lan saioa egin eta gero, eguerdian aurkeztuko dute komunikabideen aurrean.