Skip to main content
EU

Bihar izango da Eibarreko oinarrizko futboleko taldeen aurkezpen ofiziala

12 taldetako 250 jokalarik osatzen dute armagin harrobia

Eibarren oinarrizko futbolaren 2023-2024 denboraldia bihar hasiko da Ipuruan, armaginen harrobia osatzen duten taldeen aurkezpen ekitaldi instituzionalarekin.
250 jokalari inguru izango dira bihar ofizialki aurkeztuko diren 12 taldeetan (8 gizonezkoenak eta 4 emakumezkoenak)
Futbol Eskolan izena eman duten berrehun neska-mutilen kopurua gehituz gero, Eibarreko harrobiko futbolarien kopurua 450 izatera iristen da.

Aurkezpena 18:00etan hasiko da eta ekitaldia ikusi nahi dutenek 4 eta 7 ateetatik sartu beharko dute Ipuruara.