Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Bihar Eibarren aurredenboraldiko azken norgehiagoka Valladoliden

SD Eibarrek bihar jokatuko du aurredenboraldiko azken partidua Valladoliden aurka, Nuevo José Zorrillan izango da eta XLII. trofeo Ciudad de Valladolid izango dute bi taldeek jokoan.

Gaur arte, zortzi partida jokatu ditu Mendilibarren taldeak, zeintzuetatik 3 irabazi dituen (Logroñés, Real Unión eta Numancia), hiru berdindu (Mirándés, Mensajero y Tenerife) eta bi galdu (Celtic eta Osasuna).

Pasa den asteartetik hona, taldea El Burgo de Osman (Soria) kontzentratu da, eta bihar arte egongo da bertan, non azken lan saio bat egingo duten Valladolidera abiatu aurretik.

Gaurko saioan, non Adrián González erdilari berria bertan zen, euren kontura aritu dira David Juncá eta Lillo. Juncák gainkarga muskularra du eta bihar jokatzeko prest egon daiteke, Lillo berriz, ez da jokatzeko moduan izango.

Julen Iriarte eta Aitor Ortegak ez dute lan saioan parte hartu, Eibarrera bueltatu baitira, atzo Real Unión eta Barakaldora, hurrenez hurren, utzita joango direla jakin ostean.

Armaginak Valladoliden jokatu ostean bueltatuko dira Eibarrera, eta Ipuruan entrenatuko dira igandean, 10:30an. Astelehena eta Asteartea jai izango dituzte. Taldeak asteazkenetik igandera bitarte izango ditu lan saioak, astelehenean Granadan, 20:30an, ligan debuta egiteko.