Skip to main content
EU
Kluba

Mahala-k baserriko produktuen sorta bat entregatuko die gola egiten edo penalti bat gelditzen duten Eibar-ko jokalariei

S.D. Eibar-ek eta Mahala Baserriko Produktuak babesletza akordio batera heldu dira zeinetan islatu egiten den, enpresak, gola egiten duten edo penalti bat gelditzen duten Eibar-ko jokalari guztiei bere produktuen sorta bat entregatu beharko diela.

Lehenengo sortak entregatuak izan dira aste honetan zehar denboraldiko lehenengo golegileei: Javi Lara, Abraham, Dani Garcia, Albentosa, Arruabarrena, Saul eta Piovaccari. Horietaz gain, Txema Añibarro-k ere sorta bat jaso du Mahala-ren intentzioa gola talde lanaren emaitza dela azpimarratzea baita.

Hemendik aurrera, Mahala-k bere produktuen sortak entregatuko dizkie golegileei eta ‘penalti-gelditzaileei" eta Eibar taldeko beste jokalari bati.