Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Lunak berrorikoa izan du bere lesio muskularrean eta baja izango da

Antonio Luna atzelariak berrorikoa izan du pasa den astean taldetik kanpo utzi zuen lesio muskularrean. 2 edo 3 astetarako izango da baja, SD Eibarren zerbitzu medikuek adierazi dutenez.

Jokalariak lehen graduko haustura du bizeps femoralaren buru luzean, aste honetan egindako mediku frogek adierazi dutenez. Eibar-Atlético de Madrid partidan izan zuen Iskiotibialen distentsio baten errekuperazioan murgilduta zegoela plazaratu da lesio berria.

Iván Ramis eta Keko Gontán taldera bueltatu dira eta bihartik aurrera normaltasunez entrenatuko direla espero da.