Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Lehen zati on bat ez da nahikoa

Jordi Ferronek ez du punturik lortu bere lehen partidan

Eibarkoen partida hasiera onak markatu behar du geratzen diren bost finaletan jarraitu beharreko bidea. Intentsitate ona, eta Sevillaren eskakizunetara egokitzen jakin izan den joko ona. Etxekoek 14. minutuan aurrea hartu zuten arren, Eibarkoek partida berdintzea lortu zuten bi minutu geroago, Carmenen golari esker. Atsedenaldia iristear zegoela sartutako golari esker, andaluziarrek aldageletara abantailaz joatea lortu zuten.

Bigarren zatia markagailuko desabantaila txiki batekin hasi zen, gol bateko distantzia eta 45 minutu aurretik. Oraingoan armaginek ez ziren ondo egokitu eta bigarren zatian sufritu egin zuten. Etxekoen bi gol oso onek aldea jarri zuten markagailuan, puntuak lortzea eragotziz.

Galdu den lehen final honek jarraitu beharreko bidea zein den ikusteko balio izan du. Datorren igandean bigarren finala eta denboraldiko azken derbia jokatuko dira Unben.