Skip to main content
EU
Kluba

Lehen mailan eman duen urteko SD Eibarren inpaktu ekonomikoa 59 milioi eurokoa da, hiru txostenen arabera

Txostenak prentsaurreko batean aurkeztu ditu Alex Aranzabal presidenteak eta, gainera, erosketen, lanen eta Foru Ogasunari egindako ekarpenen berri ere eman du

Prentsaurreko batean hiru ikerketaren emaitzen eta ondorioen berri eman du Alex Aranzabal SD Eibarreko presidenteak, Juan Ángel Balbas Debegesako zuzendari nagusiaren eta Miguel Angel Fontán Kantar Media enpresako zuzendari exekutiboaren laguntzarekin. Ikerketek klubaren eragin ekonomiko eta mediatikoa aztertzen dute Lehen Mailan dagoenetik.

Hasteko, Alex Aranzabalek Eibar maila gorenean egoteak eragiten duen inpaktu ekonomiko zuzena egiaztatzeko datuak eman zituen. Horretarako, taldeak erosketetan eta obretan egin duen gastuaren bilakaera azaldu du, 2013-2014 denboralditik (Bigarren Mailan zegoen orduan taldea) oraingo denboraldira arte. Gainera, mailari eusteak ekar lezakeenaren estimazio bat ere eman du. Datu horien arabera, 2013-2014 denboraldiko 1,7 milioi euroetatik datorren denboraldiko 8,1 milioietara pasatuko da.

Bilakaera hori zergei dagokienez ere nabaritzen da. Hala, 2013-2014ko 1,5 milioietatik datorren denboraldirako aurreikusten diren 16,8 milioietara pasatuko da taldea eta, Aranzabalen hitzetan, «Eibar foru-ogasunari ekarpen handiak egiten dizkion enpresa garrantzitsu bat da orain».

Baloratutako beste alderdi bat klubak zuzenean sortutako lanpostuena da. 2012-2013 denboraldiko 40 langile zituen taldeak, eta aurten 94 dira. «Oso datu interesgarria da, jauzia Lehen Mailara igo ginenean gertatu zen nagusiki, orduan ez baikenuen egiturarik apenas», Aranzabalek.

Juan Angel Balbasek, Debegesa eskualdeko garapenerako agentziaren zuzendari nagusiak hitz egin zuen bigarrenik, eta bere erakundeak egindako txostenaren datuak eman zituen. Sektoreen araberako analisi baten ostean, Balbasek egiaztatu zuen «salmentak igo direla merkataritzan, bidaia-agentzietan (etxetik kanpoko partidetarako bakarrik), ostalaritzan eta garraioan, batik bat taxiaren erabileran».  Balbasen arabera, oro har uste dute kontsumitzaileek partiden inguruko aisialdirako errentaren portzentaje handiago bat erabiltzen dute. Ondorioz positiboki baloratu du Eibar Lehen Mailan egotea.

Azkenik, Balbasek datu globala eman zuen; «inpaktu ekonomikoa, hiriaren ospea eta zergak zenbatu gabe, gutxi gora behera 3,5 milioi eurokoa dela kalkulatzen da, eta 2014rako kalkulatu zen inpaktuarekin bat egiten du».

Miguel Angel Fontanek, Kantar Mediako zuzendari exekutiboak Eibar markak hedabideetan duen hedapena azaldu zuen: «denboraldiaren lehen hiruhilekoan SD Eibarrek erabilitako publizitate-espazioaren balio teorikoa 11 milioi eurokoa izan da, pertsonako 22 inpakturekin. Estrapolatuta, 34,2 milioi euroko balioa ematen duten datu horiek. Nabarmentzekoa da hedabideek ez dutela lehen taldeari buruzko informazioa bakarrik biltzen, eta oinarrizko futbolaren trataera dela puntu interesgarrietako bat».

Aranzabalek ondorioak azalduz amaitu zuen bere hizketaldia: «REPUCOMen txostenaren arabera, Estatuko biztanleen % 5ek Eibar aukeratzen du Lehen Mailako bere hiru talde gogokoenen artean. Horrek gure taldean interesa duten 2,3 milioi zale daudela esan nahi du. Emanaldiak aztertuta, ohartu gara gero eta ohikoagoa dela munduko beste herrialdeetan ere gu ikustea».

Azkenik, Aranzabalek gogora ekarri zuenez, «Eibar lan handiak egiten ari da eta hiriaren eta eskualdearen motor ekonomiko bihurtu da. Uste dugu bidezkoa litzatekeela gu kontuan hartzea, estadioaren birmoldaketa-lanak erakundeen inolako laguntzarik gabe egiten ari garen bakarrak baikara».

 

Golak: 1-0, Carlos V., 23. min. 1-1: Saúl Berjón, 24. min. 1-2: Kike García, 48. min. 2-2: Rubén Pardo, 55. min. 2-3: Kike García, 59. min.

Epailea: Rezola (Gipuzkoako kidegoa). Merino eta Beré marrazain. Ez zuen txartelik erakutsi.