Skip to main content
EU
Kluba

Emakumezkoen Eibarrek baja ugari zituen eta 4-1 galdu du Gasteizen.

Zortzi jokalariren faltak kalte egin dio emakumezkoen Eibarri Aurrera de Vitoriaren aurka jokatu duen partidan. 4-1 amaitu da Bigarren Mailako norgehiagoka hau, zeina Eibartarrek Territorial taldeko bost jokalarirekin jokatu duten.

Partidua ezin hobeto hasi zen armaginentzat, Melaniren areaz kanpoko gol bati esker, Aurrerako atezainaren pasea profitatuz.

Eibartarrek partida kontrolpean zutela zirudien, baina 35. minutuan zelai erdian galdutako baloi btek berdinketa ekarri zuen, eta lehen zatiaren azken jokaldian bigarrena egin zuten gasteiztarrek.

Eibar erantzuna ematen saiatu zen bigarren zatian, eta gol aukeraren bat edo beste izan zuen, baina Aurrera izan zen beste bi golekin partidari epaia eman ziona.

Eibarren hamaikakoa. Iratxe; Naiara, Gisa, Alaitz, Ariane, Larrus, Melani, Anega (Lidia, min.65), Alonso, Lazkano (Irune, min,55) eta Lauri (Juaristi, min.70).