Kluba
Lagunarteen Nazioarteko Eguna ospatuko da Igandean
SD Eibarrek Lagunarteen Nazioarteko Federazioari lagunduko dio antolakuntzan
Ipuruan jokatuko den denboraldiko azken partiduan Lagunarteen Nazioarteko Eguna antolatu du Lagunarteen Nazioarteko Federazioak beste lagunarte armaginekin elkarlanean. Goizean goizetik hasiko diren ekintzak prestatu dituzte:
- 12:00etan batuko dira denak Untzaga Plazan (Jubilatu-Etxe alboan)
- 13:00etan Lagunarteek Nazioarteko Egunaren aurkezpena egingo da hedabideen aurrean
- 13:00etan poteo girotua
- 15:00etan bazkaria Eibarko sagardotegian
- 17:00etan herri-kirolak (sokatira, txinga-eroatea eta sagar-bilketa)
- 19:15etan Ipuruara kalejira
- 19:45etan denak Ipuruara
Lagunarte armaginetako ehun bat kide bildu daitezke jardunaldian zehar eta, egunean zehar antolatutako ekintzen ostean, Ipuruara energia osoz igoko dira taldea animatzera.
Bazkariak 25 euroko prezioa izango du eta izena eman nahi duenak Untzaga Plazara (Jubilatu-Etxe albora) joan beharko du goizean bere erreserba egiteko.