Skip to main content
EU
Kluba

S.D. Eibar-ek etorkizuneko Iparraldeko Harmaila erakusten du infografia batzuetan

Sociedad Deportiva Eibar-ek gaur prentsaurrekoan, etorkizuneko Iparraldeko Harmaila behin klubak denbora gutxira hastea espero dituen lanak amaitu ostean erakusten duten hainbat infografia aurkeztu ditu.

Infografia hauek, lanak amaitu ondoren harmaila eta inguruko kaleen egoera adierazten dute.

Lanak 8 hiletan zehar luzatuko dira gutxi gora behera eta bi fasetan burutuko dira. Lehenengoan, Mendebaldeko Harmailatik (Anexo-koa) hurbilen dagoen harmaila erdia botako da eta kaltetutako bazkideak denboraldi hasieran jarritako mecanotubo-ra, Iparraldeko Harmaila berdinean, lekualdatuak izango dira.

Alderdi honetan lanak amaitu ondoren, geratzen den Iparraldeko aldea botako da eta lekualdaketak jada eraikita egongo den harmailaren beste aldean egingo dira.