Skip to main content
EU
Kluba

Irabazi Arteko hainbat protagonista izango dira Eibarko Fan Zonean

Igandean, 11:30etik 13:45era eta 16: 15etik 17:30era, SD Eibarrek lehen aldiz FanZone bat antolatuko du Ipuruako Anexoan. Bertan haurrentzako jarduera ugari egongo dira, hala nola puzgarriak, giza futbolina, aurpegi margoketak, besteak beste. Gainera, Irabazi arte! EITBko telesail arrakastatsuko hainbat protagonista izango dira, hala nola Olatz, Arene, Nora, Itxaso eta Amets.


Helduak anexoko tribunetan dagoen tabernatik pasatzeko aukera izango dute, eta FanZonean musika eta beste sorpresa askorekin topatuko dira.


Ekitaldiak klubaren babesle ezberdinen laguntza izango du: Eibho, Caixabank, Cupra Lugaritz, Coca Cola eta San Miguel, besteak beste.