Kluba
AldundiakEibar jaso du
Eibarrek Lehenengo Mailarako igoerako ospakizunekin jarraitzen du. Gaur goizean Klubari Gipuzkoako Foru Aldundian egin diote ongietorria.
12:30etan Martin Garitano, Diputatu Nagusia, Ikerne Badiola, Kultura, Gazteria eta Kirol Diputatuarekin batera, ongietorria eman diote jokalari, tekniko eta kontseilari eta Presidenteari.
Kasu honetan, Txema Añibarro, Kapitaina, oparia jasotzeaz arduradun izan da, klubaren esker ona erakutsiz eta ondoren, talde urdingranaren kamiseta bat jokalarien sinadurekin, eman dio Diputatu Nagusiari.
Jardunaldi bizia, goizeko lehen orduetatik hasi baita, Arratera bizikletaz igota. Honekin batera, Jon Errasti eibartarra atera da lasterraldian garaile, Eneko Bovedaren aurretik.