Skip to main content
EU
Kluba

Klubaren eta Lagunarteen Nazioarteko Federazioaren arteko bilera

Eibarrek autobusa jarri du lagunarteen eskura CD Vitoriak Astorgan jokatuko duen partidurako

SD Eibarren eta Klubeko Lagunarteen Nazioarteko Federazioaren ordezkariek bilera egin dute Administrari Kontseilu berriaren interlokuzio berria aurkezteko.

Bileran zehar, lagunarteekin harremana izateaz arduratuko den Kontseilari berriak, Alex Martinezek, adierazi du, lehen taldearekin gertatzen den moduan, Klubak ordainduko duela CD Vitoriak ekainaren 24an Astorgan jokatuko duen partidua ikusteko lagunarteen esku jarriko den autobusa.

Nahiz eta partiduak Eibarko jaiekin bat egin, Sanjuanak direlako, lagunarteek eta Klubak uste dute autobus bat betetzeko haina eskaintza egongo dela, izan ere, itzulera arratsaldez egingo da eta egongo da jaiez gozatzeko aukera.

Lagunarteen Nazioarteko Federazioak (LNF) kudeatuko du joango direnen zerrenda.

Bi aldeen arteko bileran, kargua utziko duen Mikel Larañaga Kontseilariaz gain, aipatutako Alex Martinez, Pedro Perez LNFko Presidentea, Igor Maiora Presidente Adjuntua eta Mikel Porto Erakunde Presidenteordea egon dira.

Alde biek orain dela hainbat hilabete Klubak eta LNFk adostutako hitzarmena berretsi zuten. Bestetik, Koloniako Eibar Fründe Al(l)eman(n) lagunartea eta Guatemalako lagunarte bat LNFko kide izatea jarri zen mahai gainean.

SD Eibar eta LNFk elkarri laguntzen eta bilerak mantentzeko hitzarmena adostu zuten, Lagunarteen Nazioarteko Federazioaren proiektua sendotzeko, Klubaren eta zaletuen onurarako izango delako.