Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Kapitainak taldean jarraitzen du beste denboraldi batez

Anaitz Arbillak bederatzigarren denboraldia beteko du Eibarren 2025eko ekainera arte kontratua berritu ondoren

Anaitz Arbillak beste denboraldi batez jarraituko du Eibarreko kapitaina izaten, kontratua 2025eko ekainera arte luzatu ondoren.
Horrela, armaginen kapitainak bederatzigarren denboraldia egingo du taldean, 2016ko udan RCD Espanyoletik iritsi baitzen.
Arbillak (Larraintzar, 1987) 37 urte bete ditu gaur bertan, eta 233 partida jokatu ditu Ligan Lehen eta Bigarren Mailen artean, eta 11 Kopan, Eibarren daramatzan 8 denboraldietan. 5 gol sartu ditu.
Bere ibilbide profesionalean, 2005ean Athletic B-n debuta egin zuenetik, 552 partida jokatu ditu guztira.

#Arbilla2025