JOSTAILUEN BILKETA SOLIDARIOAN PARTE HARTU ETA ARMAGIN SOLIDARIO BIHURTU
Aurten ere SD Eibar Fundazioak aktibatu du, Gipuzkoako Gurutze Gorriarekin batera, inguruko baliabiderik gabeko haur eta gaztetxoen artean irribarrerik handiena sortzen duen elkartasun kanpaina.
Proiektu honen helburua da hezkuntza-jolas eta -jostailu berriak, ez belikoak eta ez sexistak ematea zailtasun sozialean dauden familiei.
Aurten, COVID 19k sortutako pandemiak familia askoren egoera larriagotu besterik ez du egin, familia horien ahultasuna areagotuz. Horregatik, Gurutze Gorriak kanpaina honetan inoiz baino gehiago parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Interesdununak parte hartu ahal izango du kanpaina honetan abenduaren 10etik 22ra, eta hainbat modutan egin ahal izango du:
- Dohaintza bat eginez gure 0 ilaran.
- Jostailu bat edo haurrentzako produktu berriak ematen Ipuruako ORSAIXAN dendan
Jostailuen bilketa solidarioa segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren aparteko higiene-neurriek markatuko dute, eta helburua da Gipuzkoako haur bakar bat ere ez geratzea oparirik gabe gabon hauetan.
Jostailuak eman ahal izango dira, baldin eta berriak badira. Nolanahi ere, emandako materiala banakako poltsa itxietan eraman beharko da, eta poltsa horiek ORSAIXAN SD Eibarko dendara eraman beharko dira, Ipuruara.
Aurten Eibarrek ezin izango du sarrerarik oparitu jostailuen truke, baina dendara hurbiltzen direnei Eibarko historiaren liburua eta idazketa set bat oparituko dizkio.
Gainera, SD Eibar Fundazioak, urtero bezala, dohaintza ekonomikoa egingo dio Gipuzkoako Gurutze Gorriari, inguruko familia guztiek egun horietarako opariak jasoko dituztela bermatzeko.