Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Jon Mikel Magunagoitia eta Jon Guruzeta aurkeztu dira gaur eguerdian Ipuruan.

 Jon Mikel Magunagoitia eta Jon Guruzeta aurkeztu dira gaur eguerdian Ipuruan.

Jon Mikel Magunagoitia SD Amorebietan kanpaina handia egin ondoren iritsi da. Bestalde, Jon Guruzetak 2026ko ekainera arte sinatu du Sestao River taldetik.

Aurkezpen prentsaurrekoan, Cesar Palacios SD Eibarreko kirol zuzendariak azpimarratu duenez, "jokalariak ilusio eta indar handiarekin daude". Gainera, "gaztetasuna, gosea eta hobetzeko gogoa" duten jokalariak direla adierazi du.

Aurkezpenean Jon Mikel Magunagoitia jokalariak azpimarratu duenez, "Taldetik irten nintzenetik hona itzultzea zen nire asmo nagusia."

Bestalde, Jon Guruzetak adierazi duenez, "Eibarrera etortzeko aukera nuela jakin nuenetik, nire begiak Klubean bakarrik zeuden, eta ez beste talderen batean".
 
Jon Mikel Magunagoitia, Jon Guruzeta eta Cesar Palaciosen prentsaurreko osoa.