Lehen Taldea
Iván Ramisek kontratua berritu du SD Eibarrekin
Balearretako jokalariak denboraldi batez luzatu du kontratua, gero beste urte batez berritzeko aukerarekin
SD Eibar eta Iván Ramis atzelariak akordio bat sinatu dute jokalariaren kontratua beste denboraldi batez berritzeko. Gainera, baldintza batzuk betetzen badira, kontratua beste urtebetez luzatzeko aukera ematen duen klausula bat ere sinatu dute.
Ramis 2015eko udan heldu zen Eibarrera Levantetik, eta 23 partidu jokatu ditu ligan, horietako 21 titular bezala. Jokalari baleartarra Sa Poblan (Mallorka) jaio zen 1984ko urriaren 25ean.
Kontratu hau sinatuta, José Luis Mendilibarrek erdiko bi defendatzaile dauzka bere esanetara datorren urterako, Mauro Dos Santosek denboraldia amaitu aurretik berritu baitzuen kontratua.