Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Ipuruak Fan Zone bat izango du Sportingen aurkako partidaren atarian

Anexoan 12:00etatik 17:00etara egongo da zabalik

Eibarrek Fan Zone bat jarriko du abian larunbatean Ipuruan Sportingen aurka jokatuko duen partidaren atarian.
Zaleentzako gune honek Anexo osoa hartuko du eta hainbat jarduera izango ditu: online jokoak, puzgarriak, giza futbolina eta photocall-a. Taberna bat eta denda ofizial bat ere egongo dira.
Eibarreko emakumezkoen lehen taldeko hainbat jokalari izango ditugu, baita ETBko Irabazi arte! telesaileko hainbat protagonistak ere.
Eibho, Caixabank, CocaCola edo San Miguel bezalako babesleek ere parte hartuko dute ekimen honetan, joan den martxoaren 26an SD Eibar-FC Andorra partida dela eta antolatutakoaren jarraipena.