Inui: Inoiz egon naizen talderik onena da Eibar
Jokalari japoniarrak The Hochi Shimbun egunkari japoniarrari egindako adierzapenak
Takashi Inui jokalari japoniarrak bere lehen denboraldia du Klub armaginean, eta SD Eibar inoiz egon den "talderik onena" dela.
The Hochi Chimbun egunkari japoniarrari egindako adierazpenetan, Eibar klub "oso familiarra" dela azpimarratu du Inuik, jende ona, sintonia ona eta laguntasuna dagoen tokia dela.
"Ematen didaten tratua asko eskertzen dut. Gaztelera ez dut oso ongi hitz egiten, baina nire taldekideek oso ongi tratatzen naute. Talde-bazkariak egiten ditugu eta honek asko laguntzen dit", adierazi du Inuik, astean bi edo hirutan Ipuruako txokoan egiten diren bazkarien harira.
Takashi Inui (Omihachiman, 1988), pasa den udan iritsi zen Eibarrera, Eintracht Frankfurt taldetik, eta datozen hiru denboraldietarako kontratua sinatu zuen. 1.030 minutu jokatu ditu 17 partidatan (horietako 11 titular moduan) eta bi gol sartu ditu.