Skip to main content
EU

Hummel, SD Eibarren babesle tekniko berria

Talde armaginak eta Danimarkako markak datozen lau denboraldietarako hitzarmena sinatu dute

SD Eibarrek eta Hummelek akordioa lortu dute, eta Danimarkako enpresa izango da talde armaginaren babesle teknikoa datozen lau denboraldietan. Hummel Eibarren hornitzaile teknikoa izan zen 2014/2015 denboraldian, hain zuzen ere futboleko maila gorenean lehen aldiz lehiatu zenean.


Eibarrek eta hummelek astelehenean, hilak 3, aurkeztuko dute lehen kamiseta, eta 17: 00etatik aurrera erosi ahal izango da, bai Orsaixanen, Ipuruan, eta baita Askasibarren ere. Era berean, asteartean, hilaren 4ean, Internet bidez erosteko aukera egongo da, eibarstore.com-en.

Bigarren elastikoa asteartean, hilaren 4ean, aurkeztuko da.