Skip to main content
EU
Kluba

Hagak eta baloi obalatua protagonistak izan dira Ipuruan baita ere

Egungo futbol-zelai armaginak nazioarteko errugbi neurketa hartu zuen 1950ean

Baloi obalatuak eta hagek beren tartea izan zuten 50. eta 80. hamarkadetan Ipuruan jokatu ziren errugbi norgehiagokak tarteko. Haiei esker, zaletasuna sortu zen Eibarren.

Herrian jokatu zen lehen errugbi neurketa 1950ko apirilean izan zen. Iparraldeko bi taldek jokatu zuten nor baino nor: Aviron Bayonnaisek eta Anglet Olympiquek.

Ez da harritzekoa Ipuruak futbola ez zen beste modalitatea batzuei tarte egitea. Izan ere, zelaiaren eraikuntzak erantzuna eman nahi zion Eibarko Udaletxeak herrian kirol instalakuntzak izateko beharrari.

Iraganean, lur haiek Guda Zibilak 1936ko uztailean egondako bonbardaketek eragindako hondakinak pilatzeko balio izan zuten.

Berrogeigarren hamarkadan, aldiz, Eibarko alkatea zen Justo Oriak, lurren jabe zen Anitua familiaren onitziarekin eta Suntsitutako Eskualdeen Zuzendaritzarekin batera, Ipuruako domeinuak kirol ekintzetara bideratu zituen.  

Ignacio Anituak, familiaren ordezkari moduan, Ipurua soilik kirol egitasmoetara zuzenduko zela ziurtatuko zuen lagatze-dokumentua sinatu zuen. Horren bitartez, egunen batean erabilpenaren helburua aldatuko bazen lurrak Anitua familiari itzuliko zitzaizkion. Egun, klasula honek indarrean jarraitzen du.

Erabilpen horren ondorioz, Ipuruak kirol ezberdinetako txapelketak hartu zituen 40. hamarkadaren bukaeratik 80. hamarkadaren hasieraraino. Bereziki atletismo, txirrindularitza zein errugbia izan ziren protagonistak. Futbola ez ziren txapelketa gehienen atzean, Club Deportivo Eibar egon izan da, 1924 urtean sortutako klub multidiziplinarra.

Lehen kirol ekitaldi nagusia 1948an egin zen Ipuruan, Club Deportivo Eibarren eta Aviron Bayonnaisen artean. Hartan, nazioarteko atletismo topaketa ospatu zen.

Bi elkartean artean sortutako harremanen ondorioz, errugbi neurketa antolatu zuten handik gutxira. Iparraldeko bi talde izango zituen nor bai nor: Aviron Bayonnais, 1904. urtean sortua; eta Anglet Olympique, 1946an sortua.

Tramite burokratiko ezberdinak gainditu eta gero, lehia 1950eko apirilaren 23an jokatu zen (joan den astean 70 urte bete ziren). Neurketa Askatasunaren Eguna oroitzeko egindako ekintzen artean zegoen.

Eibarren jokatuko zen lehen errugbi partida izango zen eta Ipurua egokitu behar izan zen. Zutoin luze batzuk ezarri ziren haga moduan, besteak beste.

Neuketa eguraldi zakarrarekin jokatu bazen ere, jende asko hurbildu zen Ipuruara. Aviron suertatu zen lehiako garaile 26-19 eta hala, kopa jaso zuen Udaletxearen partetik.

Bitxikeria izan zen puntu denak entseguen bitartez lortu zirela, transformazio bat izan ezik. Garaileen artean, eibartar bat bazegoen, Tellería. Orduko hedabideen esanetan, bikain modaltzen zen.

Ipuruan jokatutako hurrengo partida gogoratzeko, 30 urteko jauzia egin beharra dago. Hartan, 1978an Ramon Telleriak sortutako, Eibar Rugby Taldeak txapelketa ezberdinak antolatu zituen 1980eko eta 1981eko San Joanetan.

Neurketa horiek Ipuruan jokatu ziren. Lehendabiziko edizioan Atletico San Sebastian, Zaharrean, Zarautz eta Eibar RT aritu ziren. Bigarrenean, aldiz, Zarautz eta Eibar RT, aurrez aurre.

Eibar Rugby Taldearen hastapenetan Ipuruako zelai-anexoa erabili zuten egoera zehatzak lantzeko. Hala nola, fase estatikoan, melé-ak, touché-ak eta abar. Egun, Eibar Rugby Taldeak Ohorezko B Mailan dihardu eta bere neurketak Unben jokatzen ditu.