Skip to main content
EU
Kluba

GOL-FESTAK (XXI). Garatek pokerra eskuratu zuenekoa

Eibarrek 7-2 irabazi zion Iruñari 1963ko urriaren 20an

Jose Eulogio Garate izan zen protagonista nagusia Eibarrek 1963ko urriaren 20an Iruñaren aurka lortutako garaipenean (7-2). Denboraldi hartan, talde armaginak bost gol zaparrada eskuratu zituen (bi 6 golekin, beste bi 7rekin eta beste bat 10ekin).

Ipurua jendez lepo zegoen eta zelaia egoera ezinhobean zen.

Golak: Lehen gol Garatek egin zuen laugarren minutuan, atsedenaldira 1-0ekoarekin iritsi zen. Lehen zatian, nafarrek arriskura eraman zuten egin zituzten, eta Arrizabalaga "Aputxiano" atezainaren ate ingurura. Baina Aputxiano eta Castillo “Chichiak”-k ederki defenditu zituzten haien abaguneak.

Bigarren zatia hasi eta hiru minutura, Jorge Iceta zarauztarrak Lozanok ateratako falta errematatu zuen sare barrura. Zortzi minutura, Garatek 3-0ekoa sartu zuen Basarasen pasea baliatuta, eta bi minutu geroago, Eibarrek bere atean sartu zuen gola (3-1). 16. minutuan, Menok penalti bat huts egin zuen Eibarrentzat eta bi minutu geroago, Angel Linzoain bergararrak laugarrena egin zuen.

Garatek 5-1ekoa lortu zuen, Baqueren pasea jaso eta gero. Iruñak aldeak murriztu zituen (5-2), baina handik gutxira Garatek seigarren egin zuen Linzoainen jokaldi baten ostean. Menok markagailua itxi zuen penalti marratik (7-2).

Muñoa erdiko atzelaria eta Garate golegilea nabarmendu ziren. Prentsak ere azpimarratu zuen Castillo ezker hegaleko eibartarraren jarrera, nahiz eta batzuetan zakar jokatu zuela adierazi zuen.

Hauxe izan zen Eibarren hamaikakoa: Felix Arrizabalaga, Lozano, Muñoa, Castillo, Meno, Larrabeiti, Basaras, Baqué, Linzoain, Garate eta Iceta. Hasireako hamaikakoan herrian jaiotako bost jokalari zeuden "Aputxiano", Castillo, Basaras, Baqué eta Garate. Neurketa Romo epaileak zuzendu zuen.

Hirugarren Mailako multzoko seigarren jardunaldia oso oparoa izan zen goletan. Zortzi partidetan 45 gol sartu ziren, Ipuruako 7-2 golaz gain, Sansek Arrasateri egindako 8-1, Touringek Euskaldunari egindako 6-2 eta Real Unionek Aurrera Ondarroari egindako 5-2 nabarmendu ziren.

Neurketa albiste txarra utzi zuen. Izan ere, partidaren amaieran hil zen Angel Santamaria, 66 urteko ikuslea, bere garaian Eibarko UD masajista izandakoa.

Denboraldia amaieran, Real Union izan zen txapelduna 44 punturekin, ondoren Eibar 43 punturekin eta Logroñes 42 punturekin. Iruña azken sailkatua izan zen liga amaieran, hogeita hamar partidatan zortzi puntu besterik lortu ez zituelarik.

Erreportaje honetan agertzen diren datuak SD Eibar Fundazioaren Patronatuko kide Jesus Gutierrez historialari eibartarrak eman ditu.

- Eibarren hamaikakoa Iruña aurrean: goian, ezkerretik eskuinera. Muñoa, Larrabeiti, Meno, Castillo, Lozano, Arrizabalaga. Behean: Basaras, Baqué, Linzoain, Garate, Iceta.

- Angel Linzoain aurrelaria.

- Ikusleen artean Javi Fernandez argazkilaria, Patxi Aranegui eta Valentin Guruceta.