Skip to main content
EU
Kluba

GOL-FESTAK (VII). Lehen garaipen sendoa Bigarren Mailan

Armaginak 6-1 gailendu ziren Sabadellen aurka 53-54 denboraldian

Maila berrian debutatu eta hirugarren jardunaldian, Eibar lehen gol-zaparrada eskuratu zuen Bigarren Mailan (Ipar Taldea). Armaginak 6-1 gailendu ziren Ipuruan Sabadellen aurka 1953-1954 denboraldian.

Igo berriaren ilusioaren ondorioz, Eibarrek Sabadell indartsua gainditu zuen eta lider jartzea lortu zuen.

Partida hasi aurretik, Kaiku kapitainak banderatxo bat eman zion Patro talde arlekinatuen kapitainari Ipuruara egindako lehen bisitaren oroigarri gisa. Lacambra Canela izan zen neurketako epailea.

Eibarren hamaikakoa honakoa izan zen: Edu, Fructuoso, Kaiku, Ansola, San Martin, Arzallus, Montalban, Valdes, Berecibar, Aranegi eta Uncilla.

Golak:

1-0: Carlos Uncilla elgoibartarrak Montalbanek ateratako falta errematatu eta aldaratze baten ostean, Arzallusek buruz egin zuen lehena.

2-0: Hogeita hamabosgarren minutuan, Montalbanen erdiraketa baten ostean egindako penalti baten ondorioz. Montalbanek berak sartu zuen penaltia. Emaitza harekin heldu ziren atsedenaldira.

3-0: Atsedenalditik bueltan, Arzallusek hirugarren gola sartu zuen, bere bigarrena.

4-0: bi minutu geroago, Montalbanek laugarrena egin zuen, bere bigarrena, Uncillaren eta Berecibarren arteko jokaldi baten ondorioz.

5-0: bosgarrena Kaikuren pase sakon baten ostean iritsi da.

6-0: seigarren gola Celma hegaleko kataluniarrak sartu zuen bere atean Montalbanen pase bat urrundu nahian.

6-1: Vilak sartu zuen Sabadellen ohorezko gola. Edu atezainari ihes egin zion erdiraketa batean.

Euriteen ostean bizi zegoen Ipuruako zelaia egun hartan. Antonio Ansola atzelaria eta Kaiku, Montalban eta Arzallus erdilariak nabarmendu ziren. Sabadellen Monsider jugoslabiarra zen entrenatzailea, Eibarrek aurkari moduan izandako lehen entrenatzailea izan zen. Monsiderrek Eibarren jokoa goraipatu zuen, pase luze eta sakonetan oinarrituta. Horrez gain, Berecibar Lehen Mailan jokatzeko maila zuen jokalaria zela eta Eibarri poz handia emango ziola azpimarratu zuten Sabadelleko jokalariek.

Futbol hartan, gaur egun pentsaezinak diren egoerak ematen dizren. Adibidz, aldagelan, Antonio Corral entrenatzailea Montalbani masaje bat ematen ikus zitekeen. Izan ere, oraindik futbolera iritsi gabe zueden masajistak zein fisioterapeutak.

Masajea ematen zuen bitartean, etxeko prestatzailea oso pozik azaldu zen jokoarekin, emaitzarekin eta lidergoarekin. Orduan ere, ohikoa zen epaileak bere iritzia ematea partida amaitu ondoren. Lacambra pozik agertu zen prentsaren aurrean norgehiagokarekin eta bere agerraldia Zaragoza eta Eibar arteko joan-etorrian maleta lapurtu izana salatzeko aprobetxatu zuen.

Erreportaje honetan agertzen diren datuak SD Eibar Fundazioaren Patronatuko kide den Jesus Gutierrez historialari eibartarrak eman ditu.

Argazkiak (Eibarko Udal Artxiboa)

- Hasierako hamaikakoa.

- Kaiku eta Patro kapitainak epailearen aurrean, banderatxoa eman ostean Sabadellek Ipuruan egingo duen lehen bisitagatik.

- Ansola (5) eta San Martin (3). Eskuinean Kaiku. Atzealdean, eraikitzen ari diren Esteban Orbea kaleko etxeak ikusten dira.

- Ikusle gazteak partida upelez eutsitako ohol batean igota ikusten.