Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: "Sendotasuna hobetzen eta erasoko freskotasunari eta pozari eusten jarraitu behar dugu"

Eibarreko entrenatzaileak Mirandesen talentua azpimarratu du eta denboraldiak aurrera egin ahala hazi egingo dela esan du

Gaizka Garitanoren esanetan, bere taldeak “hobetu beharreko gauzak hobetzen jarraitu behar du sendoak izateko eta erasoko freskotasunari eta pozari eusteko”.
Datorren astelehenean Ipuruan (21:00etan) CD Mirandesen aurka jokatuko den partidaren aurreko prentsaurrekoan, Eibarreko entrenatzaileak aurkariaren “banakako talentua” nabarmendu du, eta esan du “hazten joateko fasean” dagoela.

 

HIRU PARTIDU SEGIDAN

“Bederatzi jokolariekn jokatzea baditu era ondorioak. Txartelekin jendea daukagula, ezin duela jokatu. Lesionatu batzuk ere bai, jokalari batzuk zalantzan ditugu. Orain dator aste bat hiru partidu eukiko dituguna jarraian. Orain lehenengo daukagu buruan eta saiatuko gara hori ateratzen eta gero ikusiko dugu jendea errekuperatzen dugun hortik aurrera”.

“Aurreko eguneko berdinketa oso ona izan zan guretzat ikusita partidua nora joan zan eta orain gure asmoa da berdiketa hori ona egitea etxean irabazten”.

 MIRANDÉS

“Partidu guztiak oso zailak dira  eta Mirandesek ere zaila jarriko digu eta saiatuko gara partidu on bat egiten. Ondo ezagutzen dugu arerioa, eurak gu ere bai eta badakigu zer partidu mota izan daitekeen, bere zailtasunak eukiko ditu. Joan den urtean huran kontra ez genuen irabazi, bi partiduak berdindu genituen eta talde bat gauzkak ondo egiten dituena da, talentuarekin eta ondo zuzenduta ere bai”.

“Jokalari gazteak dira  gehienak eta hobetzen doaz astetik astera. Pasa den urtean era ikusi zan. Denboraldi hasieran talde bat zan eta denboraldi bukaeran beste bat. Denborarekin , bai jokalari bezela, bai talde bezela hobetzen jungo dira. Azkenengo bi partidutan maila ona eman dute eta espero dugu, danak bezela, partidu zail bat”.

“Joseba Etxeberria asko estimatzen dudan persona bat da eta entrenatzaile oso ona da. Beti esaten dizuedan bezela, espero dut Eibarrik onena ikusten eta jaraitu etxean daramagun martxa horrekin, hori da buruan daukaguna”.