Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: “Gure bertsiorik onena ematen badugu, gertuago egongo gara irabazteko”

Eibarko entrenatzaileak Albacete denboraldi “hasiera bikaina” egiten ari dela azpimarratu du

Gaizka Garitanok adierazi duenez, taldeak bere bertsiorik onena ematen badu, datorren igandean Ipuruan (18:30) Albacete BPren aurka jokatuko duen partida “irabaztetik gertuago egongo gara”.
Partida honen atariko prentsaurrekoan, Eibarreko entrenatzaileak azpimarratu du armaginen igandeko aurkaria denboraldi “hasiera bikaina” egiten ari dela.

 

ALBACETE BP

“Logikoki, galtzen duzunean, beti daukazu motibazioa topetik topera. Albacete asko ezagutzen dudan talde bat da, asko ikusi dut eta entrenatzailea laguna dut. Gauzak oso ondo ari dira egiten, batez ere defentsa lanetan, oso aukera gutxi egiten dizkiote. Hasiera oso ona eman dio txapelketari”.

“Etxetik kanpo baloia eman dizuete eta gero kontraerasoan badakite jokatzen eta atzekaldean, daukaten zentralak momentu hontan kategoria onenetarikoak dira. Oso aukera gutxi jasotzen dituzte eta erosaan oso ondo ibili beharko gara”.

PARTIDU ITXIA

“Defentsako lanean Ipuruan oso ondo gabiltz eta hor ondo iblitzen bagara, gero aukerak beti izaten ditugu. Partidu danak bezela, markagailuan aurrea hartzen duenak abantaila handia izango du”.

“Partidu oso itxia izango da. Heurak ez dute tokirik uzten atzekaldean, oso ondo ixten dira, batzutan bosteko  lerro bat jartzen dute atzekaldean. Danak  bezela, errespetu gehiena aurkariengatik eta gu gurea, guk partidu ona egin, Ipuruan egiten dugun bezela, etxeko maila mantendu, gure maila onean jokatu etxean. Guk Ipuruan partidu on bat egiten badugu, gure bertsiorik onenean, heurak baino gehiago gara”.

IPURUA

“Ba zen ordua igande baten jokatzea. Jendea ere ordutegi hau mesede egiten du, espero dugu giro on bat Ipuruan. Guretzat oso partidu garrantzitsua da hau, irabazi beharrekoa . Hasiera besterik ez da ta asko gertazen da, baina logikoki galtzetik zatozenean irabaztea oso garrantzitsua da”.