Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: Finala da eta badakigu irabazi egin behar dugula

Gaizka Garitanok igandean El Sardineron jokatuko den partida finala dela azpimarratu du, eta badakigu irabazi egin behar dugula

 

ESTILOA MANTENDU

“Zaila da orain estiloz aldatzea. Azkenean urte gauza bat egiten egon zarenean, beti aldatzen dira gauza txiki batzuk , kontutan eukita ze jokalari jokatuko duten eta kontutan hartuta nola presionatzen duen aurkariak. Gauza gehienetan gure estiloa mantendu behar dugu horrek gerturatuko gaituelako partidua irabaztera”.

“Partidu bat irabazteko, egin behar dana da ahalik eta aukera gehien egin eta ahalik eta gutxien utzi aurkariari aukerak egiten eta hori egiten ari gara. Azkenengo partidutan guk aukera gehiago izan ditugu, oso gutxi jasotzen ditugu eta bide hortatik zaila da denbora gehiegi pasatzea irabazi gabe”.

ZALEEN LAGUNTZA

“Ezkertzekoa da. Pena bat da aurrekoan ere Ipuruan zegoen giroarekin sari hori ez ematea jendeari. Horregatik ere kriston pena hartu gendun. Triste geratzen zara ez bararrik ez duzulako irabazi, baizik eta jende horren laguntza asko izanagatik ez diozulako bueltatu. Uste dut taldeak bizirik jarraitzen duela eta gainera erakusten dana ematen duela partiduro”.

“Jendeak fedea du ikusten duelako baita ere taldeak ematen duela. Danak ari gara ematen, bai heurak, bai gu. Alde hortatik, club honek daukan indarra eta gertutasuna eta danon arteko lotura hori oso nabarmena da momento onetan eta txarretan. Egia da azekenengo partidutan ez dugula irabazi eta hala ere zaletuen laguntza jasotzen dugula eta horrek ere animatzen gaitu aurrera egiten”.

RACING

“Santanderren azkenengo hiru partiduak irabazi ditu. Talde bat da zelai erditik aurrera talentua daukana eta erreztasuna aukerak eta golak egiteko. Defentzan dagoenean zaila egiten zaio porteria hutsean uztea, baina egia da kriston erreztasuna daukala golak egiteko eta azekenengo metrotan  oso jokalari onak ditu”.