Gaizka Garitano aurkeztua bere talde teknikoarekin batera
Alex Aranzabal, Presidentea, Fran Garagarza, Kirol Zuzendariarekin batera, ofizialki Gaizka Garitano aurkeztu dute, espero zen aurkezpena eta talde teknikoaren kide guztiak ezagutu direnak.
Garitano argi utzi du bere berriztapen kontratuari buruz "ni jarraitzea nahi zuten eta nik jarraitzea nahi nuen, erreza izan da. Eibarren Lehengo Mailako lehen entrenatzailea izateaz harro nago".
Taldearen etorkizunari dagokionez "Taldearen bizkarrezurrarekin jarraitu behar dugula argi daukagu guztiak, baina kalitate plus hori beharko dugu. Lehendabiziko helburua maila mantentzea izango da".
2014-2015 denboraldirako S.D. Eibarren gorputz teknikoa honako hau izango da:
Gaizka Garitano, Entrenatzailea
Patxi Ferreira, 2. Entrenatzailea
Iñaki Lafuente, Atezain Entrenatzailea
Alain Gandiaga, Prestatzaile Fisikoa
Mikel Calvo, Biradaptatzailea
Andoni Azkargorta, Analista
Ostaizka Egia, Medikua
Manu Sanchez, Fisioterapueta
Unai Ormazabal, Fisioterapeuta
Angel Fernandez Zapico, Utilleroa
Germán Andueza, Delegatua
Prentsaurrekoaren ondoren, talde teknikoa osatzen duten ia kide guztien argazkia atera egin da.