Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Gaizka Garitano: "Irabaztea aurrerapausua handia litzateke"

Entrenatzaile armaginak Ipuruan "indartsu" egotea helburu dutela adieazi du

Gaizka Garitanok agerraldia egin du Ligako zortzigarren jardunaldiko atarian. Entrenatzaile armaginaren esanetan, “aurrerapausu oso garrantzitsua” litzateke igandean hiru puntuak irabaztea, eta horretarako, “Ipuruan indartsu egon behar gara”.

Aurkaria

“Denbora luzean dinamika oso onean datorren taldea da, gauzak ondo egiten dituztenaren seinale. Oso argi dute zer egin, oso ondo landuta dute baloi irteera zein defenditzeko modua. Entrenatzaile berarekin denbora daramate eta horrek asko laguntzen du. Talde igo berria da, baina kalitatezko jokalariak ditu”.

Ipurua

“Helburua da Ipuruan partidak ateratzea eta hau oso partida garrantzitsua da. Badakigu hau irabazten badugu aurrerapausu oso garrantzitsua izango dela. Bost partida daramatzagu emaitza onak ateratzen eta aurreko neurketako zapore gazigozo ateratzeko buruan duguna da partida hau aurrera ateratzea”.

Atea hutsean

“Behin bakarrik mantendu dugu atea hutsean. Taldea ondo ari da defenditzen, baina bakarrik sekuentzietan eta ez 90 minutuetan. Beti izaten dugu hutsune edo akats txikiren bat. Hori hobetu behar dugu”.