Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Gaizka Garitano: "Horrela jokatzen jarraituz gero, garaipenak laster iritsiko dira"

Entrenatzaile armaginak agerraldia egin du Burgosen aurkako partidaren atarian

Gaizka Garitanok agerraldia egin du Burgosen aurkako Ligako hirugarren jardunaldiaren atarian. Entrenatzaile armagina "lasai" azaldu da; izan ere, "nahiz eta liga ez dugun ondo hasi emaitzei dagokienez, taldeak sentsazio onak utzi ditu une gehienetan. Horrela jokatzen jarraituz gero, garaipenak iritsiko dira".

"Beti egongo da urduritasun hori, behar hori. Partidak irabazteko proiektua egin dugu ", aitortu du Deriokoak. Hala ere, "Pixkanaka ikusten da zertara jokatu nahi dugun. Hori garrantzitsua da, estilo propioa izatea. Jakina, baditugu hobetzeko gauzak, baina oinarria badugu. Erritmo altuarekin, oso jende erasokorrarekin eta jende sendoarekin. Pazientzia hori behar dugu, hau luzea delako".

Burgos, hurrengo erronka

Igandeko aurkariari buruz, Garitanok esan du "oso ondo" hasi direla mailan. Hasiera zaila izan dute Sportingen eta Leganesen aurka eta biek oso nota ona atera dute. Aurrekoan 65 minutu jokatu zituzten hamarrekin eta ondo defendatu zuten. Horrek oso ondo hitz egiten du defentsa-antolaketaz. Goian jokalari onak dituzte: Saul Berjon, Alex Alegria, Guillermo... Maila honetan trebeak dira eta erasoan gauzak arriskua daramate".

"Zaila da aukerak sortzea, gola egitea. Ondo antolatutako taldea da, igoera bat lortzetik datoz eta hori nabaritzen da egiten duten lanean".