Skip to main content
EU

Futbol Eskola Ipuruako Anexo berrira itzuliko da

Klubak COVID 19ren aurrean hartu beharreko prebentzio eta jarduera-protokoloak martxan ditu

SD Eibarko Futbol Eskola Ipuruako Anexora itzuliko da urriaren 5etik aurrera, eta COVID 19ren aurrean hartu beharreko prebentzio neurri handiekin.

Klubak hainbat bilera antolatu ditu Futbol Eskolako umeen gurasoekin hurrengo asterako. Ipuruako Ipar Harmailan egingo dira, eta 1B atetik sartu beharko dute.

Osteguna, urriak 1

17:30tan: 2012an jaiotako mutilak

19:00tan: 2009-2012 urteetan jaiotako neskak

Ostirala, urriak 2

17:30tan: 2010an jaiotako mutilak

19:00tan: 2011an jaiotako mutilak

Lan saioak ateak itxita izango dira, haurrek ezin izango dituzte aldagelak erabili, eta edozein sintoma izanez gero (37º baino gehiagoko sukarra, hotzikarak, eztula, aire faltaren sentsazioa, usaimenak gutxitzea, beherakoa,e.a.), eskolako arduradunari jakinarazi beharko zaio. Talde bakoitza hainbat talde estankotan banatuko da, eta umeek ez dute beraien artean kontakturik izango. Sarreran, monitore bakoitzak bere taldea jasoko du, haurrei tenperatura hartuko die eta saioak eremu mugatu batean egingo dituzte, banakako ariketetan eta teknifikazio-ariketetan behar besteko distantzia mantenduz.

Futbol Eskolako teknikari guztiek Gipuzkoa Aldundiak emandakoa ikastaro bat egin  dute, eta osasun egoera berria nola kudeatu ikasi dute. Gainera, erakundeak eskolako osasun-arduradun bat izango du, haur bakoitzaren osasun-egoeraren berri izango duena, eta guraso guztiek protokoloa onartzeko dokumentu bat sinatu beharko dute, erakundeak abian jarriko duena.


Informazio hori guztia familiei ekeiniko da eta  ESTEKA honetan dago eskuragarri.



LAN SAIOEN ORDUTEGIAK

Mutilak 2010: astelehenetan, 17:15tatik 18:30tara.
Mutilak 2011:
astearteetan, 17: 15tatik 18:30tara.
Mutilak 2012:
asteazkenetan, 17: 15tatik 18:30tara.
Neskak2009-2012:
ostegunetan 17:15tatik 18:30tara.