Skip to main content
EU
Kluba

Fuenlabradako partidarako bisitarien sarrerak salgai

Prezioa 20 eurokoa da eta erosketa gaur, osteguna, Orsaixanen egin beharko da

Eibarrek gaur, osteguna, jarriko ditu salgai Ipuruako Orsaixan espazioan Fuenlabradak bi taldeen arteko partidarako emandako zale bisitarien sarrerak.
Sarrerak 20 euro balio dute eta gaur, osteguna, 9:30etatik 13:30etara eta 15:30etatik 19:00etara salduko dira.
Sarrerak erosi nahi dituztenek helbide elektroniko bat aurkeztu beharko dute; izan ere, Fuenlabradak ez du paperezko sarrerarik bidali eta posta elektronikoz bidaliko ditu, banaka, pdf formatuan.
Helbide elektronikoaz gain, sarrera bat erosten dutenek izena, abizenak eta NANa eman beharko dituzte. Ordainketaren frogagiria emango zaie, eta, ondoren, posta elektronikoz jasoko dute sarrera.