Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Esti Aizpurua: "Partidura intentsitate horrekin ateratzen bagara, talde bat izanik, hiru puntuak etxean geratzea lortu dezakegu"

"Helburua geroz eta gertuago dugu eta taldea gogotsu dago", adierazi du jokalari armaginak

Esti Aizpuruak prentsaurrekoa eskaini du larunbatean Valentziaren aurka Ligako 31ª  jardunaldia jokatu aurretik. Neurketa larunbatean jokatuko da 12:00tan Unben.

Jokalari armagina larunbatean jokatuko duten partidaren inguruan mintzatu da. “Taldea gogotsu dago. Helburua geroz eta gertuago dugu eta hori ahalik eta azkarren lortzeko gogo asko dago”, adierazi du. “Horretarako lan handia egiten ari gara eta uste dut Valentziaren aurkako partidura orain arte atera garen bezala ateratzen bagara, intentsitate horrekin eta talde bat izanik, hiru puntuak etxean geratzea lortu dezakegula”.

Azken partidetan lortutako emaitzen ostean taldea nola dagoen galdetuta, “taldea motibatuta eta animatuta ikusten dut”, erantzun du. “Betisen aurkako berdinketak eta Granadillaren aurkako garaipenak indarra eman digu azken txanpa honi aurre egiteko”, aitortu du.

Horren harira, Real Madrilen aurka jokatutako azken partida ere aztertu du. “Bagenekien partida zaila izango zela, aurkari indartsu baten aurka, baina gure helburua gauzak ahalik eta zailen jartzea zen eta nik uste det hori lortu genuela”, adierazi du. Zentzu horretan, “taldeak ondo lehiatu zuen eta gauza positibo asko atera genituen eta horrekin geratu behar gara”.

Taldea gelditzen diren partidei aurre egiteko nola dagoen galdetuta, “indar askorekin ikusten det, motibazio asko dago mailari eusteko eta ea lortu dezakegun hurrengo bi partidetan puntu hoirek lortzea, azken partidak lasaitasunez disfrutatu ahal izateko”, adierazi du.  

Jokalari armagina taldea Primera Iberdrola Ligan ematen den mailaren inguruan ere mintzatu da. “Nik uste det taldeak maila polita erakutsi duela”. “Oso ondo hasi ginen, gero bajoi bat izan genuen baina altxatzea lortu genuen eta uste det denboraldi oso polita egiten ari garela”, adierazi du. Zentzu horretan, “mailari eustea lortzen badugu, oso denboraldi ona izango litzateke eta ni oso harro nago talde honen parte izateaz”, amaitu du.