Eibar-ko jokalarien egoera
S.D. Eibar-eko jokalarien egoera fisikoa, klubeko mediku zerbitzuek emandako informazioaren arabera.
Didac Vila: Bere lesioa gainditu eta bihartik aurrera lan erritmo normalera gehituko da, gaur egin zaion ekografiak osaturik dagoela erakutsi baitu.
Saul Berjon: egin zaion proba ekografikoak, muskulu-zuntz apurketa baztertu egin du. Ezkerreko hankako bizeps femoralean distentsio bat du.
Derek Boateng: Ezkerreko hankako barneko ondestean tendinitisa du.
Saul-en zein Boateng-en kasuan, igandeko partidurako jokatzeko moduan egotea biharko eta ostiraleko lan saioetan bakoitzaren lesioaren bilakaeraren araberakoa izango da.
Jaime Jimenez: "Ecoguiado" deritzon tratamendu bat aplikatu zaio gerrialdeko zonaldean. Bihar ehuneko 50ean ibiliko da eta bilakaera positiboa bada ostiralerako ehuneko ehunean egon ahal izango da.