Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Errasti: "Futbolaren alde polita da, Eibar bezelako hiri batek honelako zerbait bizitzea"

Jon Errasti eibartarra, goizeko Bergarako entrenamenduaren osteko prentsaurrekoan hitz egin du. Jokalaria oso pozik agertu da jakinda Eibarrekin Lehenengo Mailan jokatuko duen lehen eibartarra izango dela.

"Urteak eta denboraldiak pasatuko dira hau guztia baloratu ahal izateko", oraindik kosta egiten zaio Errastiri bizitzen ari den guzti hau asimilatzea, zeren eta, eibartar hau lehena izango da Lehenengo Mailan jokatzen talde armaginarekin, honi gehituz "Eibartarra izanda, sentimendua oso barrutik daramazu eta egoera hau bizitzea, bizipen pertsonal bat da".

Hitzaldia, zentzu sentimental batean mugitu du, baina Jonek argi ditu zeintzuk izango diren denboraldiko helburuak, bai taldekoan baita pertsonalean ere "Helburua maila konpetitibo altu batera heltzea da", "Nire helburua urtetik urtera jokalari hobeagoa izatea". Baina guzti honekin, badaki ez direla balioak galdu behar "Berdinak izaten jarraitzen dugu, Lehenengo Mailan jokatzeak ez du ezer aldatu behar".