Skip to main content
EU
Kluba

Castilla - Eibarrerako sarrerak

Real Madrid 247 sarrera bidaliko ditu 20 eurotan bakoitza.

Real Madrid Castilla eta S.D. Eibarren datorren larunbateko neurketarako, hilak 19, 18:15etan, bihar jarriko dira salgai sarrerak Ipuruako Bulegoetan. 

Honela, Real Madridek 247 sarrera bidali ditu guztira 20 euroko prezioan. Sarrera hauek Ipuruako Bulegoetan erosi ahal izango dira bihar asteartea eta asteazkenean, 16:00 eta 20:00ko ordutegian, eta ez Premier Bidaietan beste batzuetan bezala.  

Aste Santua dela eta, Ipuruako Bulegoak ostegun, ostiral eta datorren astelehenean itxita egongo dira. Horrenbestez, ineresatu guztiei, bihar eta asteazkenean sarrerak eros ditzatela eskatzen da, partidu egunean zelaian bertan ezin izango baitira sarrerak erosi.