Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Deportivo – Eibar norgehiagokak

Eibarrek guztira lau aldiz bisitatu du galiziarren etxea Bigarren Mailan

90/91 denboraldia izan zen azkenekoa bi taldeak elkar ikusi zutela zilarrezko mailan. Egun hartan, urdingranak 2-3 irabazi zuten, Luluaga, Igoa eta Barriolaren golei esker.

Bi taldeen arteko lau partiduetatik, bi etxekoen garaipenarekin suertatu dira eta beste bi Eibarren garaipenarekin, berdinketarik egon gabe. Berdinketa, ordea, gol balantzean aurkitzen dugu, 5-5 talde bakoitzarentzat.

Emaitza guztiak:

DENB. 57/58

DEPORTIVO

2-1

EIBAR

DENB. 88/89

DEPORTIVO

1-0

EIBAR

DENB. 89/90

DEPORTIVO

0-1

EIBAR

DENB. 90/91

DEPORTIVO

2-3

EIBAR

 

Ipuruan jokaturiko joaneko neurketan, Eibarrek 2-1 irabazi zion Deportivori, Arruabarrenaren bi golekin.