Golik gabeko berdinketa Costa Adeje Teneriferen aurka
Eibarrek bigarren porteria hutsean jarraian lortu du gaur eta sentsazio onak berreskuratzen jarraitzen du,
Eibarrek Costa Adeje Tenerife hartu du F Ligako bederatzigarren jardunaldian, Ipuruara emaitza bolada onarekin iritsi den taldea, hain zuzen. Bost partida jarraian galdu gabe zetorren talde kanariarra. Etxekoak egoera erabat ezberdinean heldu dira, baina hori erakusteko modua ordaina hartzen saiatzea izan da: garaipena lortzeko gosearekin lehen minututik.
Bai zelaian eta baita markagailuan ere berdintasun handiarekin joan da lehen zatia. Golik gabe gerturatzen zen atsedenaldia, eta behin baino gehiagotan saiatu dira bi taldeak baina aukera arriskutsuegirik gabe. Argienak, hori bai, bai Eibarrek eta baita ere Costa Adeje Tenerifek baloi geldian izan dituzte, baina ez dituzte aprobetxatu, edo defentsak arazorik gabe kanporatzen zituzten baloi guztiak.
Hori izan da Eibarren kasua, Mireia, Elba eta Mirallesen bidez zenbait urruntze lortuz. Norgehiagoka, beraz, 0-0ekoarekin iritsi da atsedenaldira, eta ondo egindako lanaren sentsazioekin. Baina gehiagorako gogoz, gola egiteko gogoz, bolada ona eteteko gogoz, etxeko taldearentzat. Eta horrela jarraitu du neurketak, bi taldeentzat helduerak lortuz, baina errematatzea lortu gabe. Mireiak ere egiten zuen partidako gol bakarra, baina gutxigatik jokoz kanpokotzat jo dute, zalantza sortuz Ipuruan zegoen edonorentzat.
Un partido que ha finalizado con empate sin goles, y con un Eibar que claramente se ha merecido más pero agradecido con el punto, la portería a cero y las buenas sensaciones. Las próximas dos jornadas serán lejos de casa, ambas en Madrid, ante el Madrid CFF y el Atlético de Madrid respectivamente.