Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeko 4 jokalarik armagin izateari utziko diote hurrengo denboraldian

Thembi Kgatlana, Jujuba Cardozo, Mar Torras eta Nerea Abacensek ez dute klubean jarraituko

Lau jokalarik kluba utziko dute hurrengo denboraldira begira: Thembi Kgatlana, Jujuba Cardozo, Mar Torras eta Nerea Abacens.

Thembi Kgatlana, Jujuba Cardozo eta Mar Torras jokalarien kasuan kontratua amaitu dute. Nerea Abacens jokalariak taldea uztea erabaki du.

Guztietatik, Nerea Abacensek eta Mar Torrasen eman dute denbora gehien kublean. Biak 2019an iritsi ziren eta bi denboradi egin dituzte Klubean.

Bestalde, Thembi Kgatlanak eta Jujuga Cardozok denboraldi bat eman dute emakumezkoen lehen taldean.

Klubak armagin bezala erakutsitako dedikazioa eta profesionaltasuna eskertzen die eta etorkizunean zorterik onena opa die.