Emakumezkoen lehen taldeak San Ignacioren aurka gailendu da (1-2)
Armaginek urteko lehen hiru puntuak lortu dituzte atzetik hasi eta gero
Emakumezkoen lehen taldea San Ignaciori gailendu zaio urteko lehen lehian. Eibartarrak markagailua irauli behar izan dute garaipena eskuratu ahal izateko; Iizan ere, San Ignacio aurretik jarri da lehen minutuetan egindako gol bati esker. Atsedenaldia baino lehen, ordea, Irantzuk berdinketaren gola eskuratu du, eta bigarren zatian, Idoiak garaipenaren gola egin du eibartarrentzat.
Partida maldan gora jarri zaio Eibarri. Bigarren minutuan San Ignacio markagailuan aurreratu du maisuki zuzendutako jokaldi baten ostean. Bizkaitarrak bikain hasi dute neurketa eta lehen minutuetan abagune garbiak sortu dituzte. Minutuak aurrea joan ahala, Eibar lehiara egokitu da eta indarrak berdindu ditu. Horrela, 25. minutuan, Ibarrolak berdinketaren gola lortu du, Idoiak esker hegaletik jarritako erdiraketa sare barrura bidali eta gero.
Bigarren zatian, Xuban Peñak zuzendutako neskak irten dira zelaira garaipenaren bila. 60. minutuan Idoiak ez du barkatu ate aurrean eta markagailua iraultzea lortu du eibartarren bigarrena eginez. Handik aurrera, armaginak errenta handitzen saiatu dira kontraeraso ezberdinen bitartez.
Eibartarrek hirugarren eskuratzeko aukerak izan dituzte, baina azken metroetan asmatzea falta izan zaie. Azken minutuetan San Ignacio saiatu da berdinketaren gola egiten, ez dute lortu ordea, Iratxeren atea zulatzerik izan. Gauzak horrela, Eibarrek ligako hamaikagarren garaipena eskuratu dute eta play-offeko postuetan jarraitzen du.