Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumeen taldea Euskal Kopako finaletara

Haizea Lonbaren gol batek garaipena eman zien armaginei. Añorgan jokatuko dute titulua

SD Eibarreko emakumeen taldeak 1-0 irabazi zuen Getxoko Bizkerre taldearen aurka, eta bikain lortu zuen Euskal Kopako finalera iristea. Finalean Gipuzkoako beste talde baten aurka jokatuko du, Añorga.

Txapelketa partida bakarreko kanporaketen bitartez egin da, zozketa bidezko saridunaren zelaian. Etxean jokatutako bi kanporaketaren ondoren, gorri-urdinek finalaren saria lortu zuten Unben, partida gogor baten ondoren.

Denboraldiaren une honetan, nekea pilatuz doa talde guztietan, emaitzak oso estuak dira eta ez dirudi inork nahikoa eta gehiegi duenik. Beste finalista, Añorga, penalti-txandan gailendu zen, San Ignazioren aurka 0-0 berdindu ondoren. 

Bizkerreren aurreko talkan, Eibarrekoak baja garrantzitsu batzuekin agertu ziren. Laura Prietok eta Haizea Riberak duela hilabete batzuk utzi zuten lehiaketa, lesio larriekin. Horiez gain, partida horretarako Yaiza Fernández defentsak eta Melani Concepción erdilariak huts egin zuten. Gainera, Haizea Lonba zalantzazkoa zen azken unera arte, eta azkenean jokatu zuen, minak endurtuta.

Ez ziren baldintza onenak halako garrantzia zuen aurrez aurreko baterako. Arratsalde oso beroa izan zen gainera, eta protagonista guztiak deseginda utzi zituen, eman zuten erritmo altuagatik, batez ere lehen erdian. Inork ez zuen ezer eman nahi, eta ekintza guztietako presioa eta intentsitatea kalitate teknikoari gailentzen zitzaizkion. Praktikoki aukerarik ere ez zen egon inongo talderentzat: Naiara Leteren tiro bat posizio onetik, gutxigatik kanpora joan zena, eta gutxi gehiago lehen zatian.

Jokoari berriz ekitean, lehen sustoa Bizkerrek eman zuen, haren aukerarik onenean; baina zutoinak atzera bota zuen tiroa eta urdin-gorriak salbatu zituen; sartzen ez zela ikusi eta lasaitu ederra hartu zuten. Alaine Marcosek ere beste aukera bat izan zuen, atzetik baloi solte bat zetorrela. Baina haren zartada gora joan zen, nahiz eta errazagoa zirudien atea topatzea gora botatzea baino

68 minutua zen, eta orduantxe etorri zen partidako giltza. Alaine bera, aukera ezin hobe bat izan berritan, Haizea Lonbak ordezkatu zuen. Azken horrek, jokoan 15 segundo ozta-ozta zeramatzala, aurrera-pase bat jaso zuen eskuinarekin, defentsei abiaduragatik irabazi eta ezkerrarekin gurutzatu zuen zutoin luzera. Alferrikakoa izan zen atezain aurkariaren luzada.

Finalera igarotzea ekar zezakeen irrikitako 1-0koa zen. Hortik aurrera, nahikoa zen Getxokoek berdindu nahian egin zitzaketen ahaleginei eustea. Ez zen erraza izan. Bizkerrek ahal zuen guztia egin zuen, eta energiarik ere ez zegoen abantaila bihotzaren gorakorik gabe defendatzeko. Hala ere, azkenean, zalantza eta urduritasun handiaren ondoren, 90. minutua iritsi zen, armaginen taldearen pozerako. Lortutakoa zelaian bertan ospatu zuten, berriz ere historia egin zutela baitzekiten.

Euskal Kopan, Eibarrekoak lehenago ere 5 aldiz iritsi dira finalera. 1996an Sondika irabazi zuten, eta Añorga bitan, 2002an eta 2006an; 2000an, aldiz, Oiartzunen aurka galdu zuten, eta 2007an Real Sociedaden aurka. Denboraldi honetan, berriz ere, partida erabakigarri baten aurrean daude, zelaiaren faktorea kontra, zozketaz Añorga aurkariaren zelaian jokatuko baitute. Ezaguna dute taldea, joan den 2015 denboraldiko lehen txandan urdin-gorrien borrero izan baitzen.

Hala ere, baikor izateko datuak ere badaude: Denboraldi honetan Eibar bikain gailendu zaio ligako bi partidetan, 0-3 Añorgan eta 3-1 Unben. Taulako goiko postuetan egon den taldea da, eta zalantzarik gabe, zail jarriko die armaginei emozioa ziurtatua duen duelu batean. 

Eibarren hamaikakoa: Iratxe, Ariane (Miren San Martín), Olatz, Alaitz, Irune, Alonso (Anega), Larrus, Maitane, Naiara, Irati (Juaristi) eta Alaine (Haizea Lonba).

Golak: 1-0 Haizeak 68. minutuan