Skip to main content
EU
Kluba

Ipar Tribunara 9. atetik sartu ahal izango da

Ipar Tribunarako sarrera duten jarraitzaileek, nahiz eta sarreran bertan beste ate baten zenbakia agertu, 9. atetik sartzera gonbidatzen ditu SD Eibarrek, Indalecio Ojanguren kalean aurkitzen dena.

Mendebaldeko Gol Tribunara 1 eta 6 ateetatik sartu ahal izango da, eta Ekialdeko Gol Tribunara 2 eta 3 ateetatik.