Skip to main content
EU
Kluba

Astelehenean hasiko da Eibar- Atletico de Madrid partidurako sarreren salmenta

Urtarrilaren 31an, 18:00etan, Ipuruan jokatuko den Eibar-Atletico de Madrid partidua ikusteko sarreren salmenta hurrengo astelehenean hasiko da.

Sarreren salneurriak 60 euro (Harmaila nagusietan), 40 euro (fondoetan) eta 20 euro (umeentzako) izango dira. Salmenta Ipuruako bulegoetan izango da 10:00etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte.

Partidu honetatik aurrera, segurtasun arrazoiak direla medio eta Iparreko Harmailako lanen ondorioz, kanpoko zaletuei zuzendutako gunea, Hegoaldeko eta Mendebaldeko Harmailen artean, Anexoaren alboan, dagoen mecanotubora lekualdatuko da. Kanpoko zaletuentzako zuzendutako sarrerak, partidu bakoitzeko, 76 izatera pasako dira.