Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Lugo Ipuruara itzultzen da

Ipuruako Zelaia dotore jarriko da C.D. Lugo jasotzeko, Liga Adelanteko 41. Jardunaldiari dagokion neurketan, neurketa batean, non printzipioz, bi taldeak ez daukate asko jokoan. Partidua ETB1-ek eskeiniko du zuzenean.

Quique Setien-enak, Ipuruara berriro datos orain dela bi denboraldiko  2. Mailara igotzeko Playoffean Eibar kanporatu ostean. Nahiz eta bolada kaxkarrean egon bost partidu jarraitan garaipena ezagutu gabe,

Galiziarrak, 13 garaipen, 12 berdinketa eta 15 porrot dituzte. Guztira 51 punturekin, jeitsiera postuak baino bost gehiago.

Bere aldetik, Eibarrek, Lehenengo Mailarako txartelakin poltsikoan, lehen postuan amaitzeko ohorea dauka jokoan.

Garitanorenak partidura 67 punturekin iritsiko dira eta jardunaldi honetan lehen postuan matematikoki eskuratu dezateke, irabaziz gero eta Deportivok ez baldin badu irabazten.  

Ipuruan giro aparta biziko da, neurketa amaitu ostean, igoeraren ospakizuna egingo baita.