Skip to main content
EU

Eibarrek astelehenean jarriko ditu salgai Real Oviedoren aurkako partidarako sarrerak

SD Eibarrek, Viajes Premier-ekin lankidetzan, autobus bidaia antolatu du datorren igandeko partidarako

Eibarrek 300 sarrera jarriko ditu salgai astelehenean Orsaixanen, 20 eurotan.

Sarrerak Orsaixanen bakarrik erosi ahal izango dira astelehenetik ostegunera arte (13:30).

SD Eibarrek, Viajes Premier Eibarreko agentzia ofizialarekin lankidetzan, Oviedora autobusez eta sarreraz joateko aukera eskaintzen die zaleei, 50 euroko prezioan. Interesa dutenek Orsaixanen ere eskuratu ahal izango dute packa. Autobusa 7:15ean irtengo da Eibartik eta partida amaitzean itzuliko da. Lekualdaketa antolatzeko, gutxienez 40 pertsonak eman beharko dute izena.

Sarrerak erosteko, ezinbestekoa izango da datu pertsonalak eta harremanetarako datuak aurrez aurre ematea.