Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek barkamena eskatu nahi du Ipuruan izandako ilarak direla medio, eta zaleei estadiora lehenago etortzeko eskatu nahi die

Eibar Kirol Elkarteak barkamena eskatu nahi die bere bazkide eta zaletuei, jasan behar izan dituzten ilara luzeak direla medio, eta estadiora lehenago etortzeko eskatu nahi die egoera hauek ekidin daitezen.

Klubak gogorarazi nahi du, tornu kopurua eta Tribuna bakoitzeko ikusle kopuruaren arteko ratioa arauek exigitzen dutena dela.

Hala eta guztiz ere, egoera hau aztertu eta neurri zuzentzaileak martxan jartzea da SD Eibarren asmoa, ahal den heinean gure zaletuei mota honetako eragozpenak ekiditeko. Partiduan izan ziren jarraitzaileei euren pazientzia eta egoera ulertu izana eskertu nahi genieke.