Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek ezin izan zion 0-1-ekoari buelta eman

Eibarrek ezin izan zuen lehen zatian jaso zuen golak suposatu zuen kolpea gainditu, eta 0-2 galdu zuen Ipuruan Espanyolen aurka.

Armaginek erritmo bizian hasi zuten norgehiagoka eta nagusi izan ziren Espanyolen areara hurbiltzea ahalbidetu zien joko konbinatiboari esker.

3. Minutuan, Saúlen areaz kanpoko jaurtiketa gogorra kornerrera urrundu zuen Kiko Casillak. 22.ean, Javi Lararen saiakera ate gainetik galdu zen gutxigatik.

Eibar nagusi zen eta Espanyoli aurre egiteko gai izango zela zirudien, nahiz eta talde kataluniarra defentsa lan txukuna egiten ari zen eta baloia lapurtzen saiatzen zen kontraerasoan irteteko.

28. minututik aurrera ordea, gauzak aldatu egin ziren, Espanyolek lehen gol-aukera gol bihurtu zuenean. Sergio Garcíak area barnean aurkitutako baloia eskuairatik barrena sartu zuenean.

Eibar egoerari aurre egiten saiatu zen, baina ez zuen gola egiterik lortu atsedenaldiaren aurretik.

Bigarren zatian, etxekoak ez ziren lehen orduerdiko tonua mantentzeko gai izan eta Espanyol partiduaren jaun eta jabe bilakatu zen pixkanaka.

60. minutuan iritsi zen bigarren kolpea, jaurtiketa baxu bati esker Stuanik aldaratze bat ate barrura bidali zuenean, Iruretak ukitu bai baina gelditzerik ezin izan zuena.

Eibarrek ez zion saiatzeari utzi, baina ez zuen Espanyol larritzerik lortu, bigarren zatia sufrimendu handirik gabe igaro zuena. Piovaccarik gola egin zuen norgehiagokaren azken txanpan, baina jokoz kanpo zegoela adierazi zuen epaileak.

Partiduko gauzarik onena Ipuruako zalegoaren jarrera izan zen dudarik gabe, jokalariak etengabe babestu zituena eta norgehiagoka amaieran txalo zaparrada eskaini ziona.

Hamaikakoak:

SD Eibar: Irureta; Bóveda, Añibarro, Lillo, Dídac Vilà; Borja Fernández (Lekic, min.30), Dani García; Sául (Angel, min,63), Manu (Capa, min.70), Javi Lara; eta Piovaccari.

RCD Espanyol: Kiko Casilla; Arbilla, Colotto, Alvaro, Fuentes; Abraham (Alvarez, min.75), Javi López, Sergio García, Víctor; Caicedo (Lucas Vázquez, min.66) eta Stuani.

Epailea: J.A. Teixeir Vitienes (komite kantabriarra). Txartel horiak: Añibarro eta Lillo etxekoei, eta Kiko Casilla, Sergio García, Arbilla eta Víctor bisitariei. Eibarren bigarren entrenatzailea den Patxi Ferreira kaleratu zuen eta txartel horia erakutsi zion Gaizka Garitano entrenatzaileari.

Gertakariak: 5.722 ikusle Ipuruan.