Skip to main content
EU

KRONIKA. Eibarrek lehen garaipena lortu du Ipuruan

Armaginek Andrea Álvarezen gol bakarrarekin irabazi dute Sporting Club de Huelvaren aurka

Eibarrek Sporting Club de Huelvaren aurka irabazi du, Ipuruan lortzen duen lehenengo garaipena hain zuzen. Aurreko partidetan baina intentsitate handiagoarekin hasi dute partida armaginek, hasieratik estutzen eta erosoago erasoan. Hala ere, lehenengo partean ez dituzte aukera gehiegi izan, arrisku handirik ez dituzte sortu baina ondo defendatu dira eta eroso ibili dira Sporting Club de Huelvak ere ez duelako arrisku handirik izan.
 
Hainbat aldiz iritsi da Campos arerioaren areara, partidaren lehen 20 minutuak igaro ez direnean, baina Andaluziako taldeko defentsek eten egin dute. Eta horrela amaitu da lehen aldia, bi taldeetako batek ere ez du ezusteko handirik izan eta markagailuan golik gabe.
 
Bigarren zatian, Eibar konfidantzaz atera da zelaira. Arerioak ere gerturatu dira pare bat aldiz Mirallesen atera, baina arrisku handirik sortu gabe berriro ere. Armaginek konfidantza handiagoarekin jokatu dute tarte hau eta azkenean gola ere lortu 71. minutuan, Andrea Álvarezen eskutik, Andrea Sierraren pase perfektua errematatuz.
 
SD Eibarreko emakumeen lehen taldeak lehen garaipena lortu du, beraz, Ipuruan. Garaipen onek, Sporting Club de Huelvarengandik sei puntuko aldea emateaz gain, konfidantza eta indarra ematen dio denboraldiarekin jarraitzeko. Hurrengo arerioa, UD Levante izango da, F Ligako indartsuenetako bat, haien etxean, Valentzian hurrengo asteburuan.